{"id":1499,"date":"2017-12-22T22:02:55","date_gmt":"2017-12-22T22:02:55","guid":{"rendered":"http:\/\/www.fvtm.org\/eu\/?p=1499"},"modified":"2017-12-22T22:16:53","modified_gmt":"2017-12-22T22:16:53","slug":"basque-team-fundazioak-gabonetako-gala-egin-zuen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.fvtm.org\/eu\/index.php\/2017\/12\/22\/basque-team-fundazioak-gabonetako-gala-egin-zuen\/","title":{"rendered":"
\r\n
\r\nBilbo, 2017ko abenduaren 21ean<\/u>. Basque Team Fundazioak bere kirolarietako asko eta enpresa eta instituzietako hainbat ordezkari bildu zituen atzo\u00a0EiTBko Bilbo egoitzan kokatutako Multibox aretoan antolatutako Gabonetako galan. Ekitaldiak 250 gonbidatu baino gehiago izan zituen, teknikariak eta Fundazioarekin hamar urte hauetan loturik egon diren babesleak eta federazioateko kideak barne.
\r\n
\r\nFundazioaren 10. urteurrenari eskainitako tartearekin hasi zen\u00a0gala. \u2018Haatik\u2019 dantza taldeak ospakizunerako espresuki sortutako koreografiak, zuzeneko musikaz eta ikusentzunezko pieza batez lagunduta, fundazioa sortu zenean ereindako hazi haretatik kimatu den guztia nabarmendu zuen. \u201cLagun iezaguzu kirol-hazia ereiten\u201d, horixe izan zen\u00a0galaren leloa. Basque Teametik deia egin zuten, goi mailako euskal kirolean datozen urteak ere orain artekoak bezain oparoak izan daitezen. Maite Iturbe Fundazioko\u00a0presidenteordeak gonbidatuei ongi etorria egin zien eta ondoren Jon Esturok, Mikel Odriozola atletaren teknikariak, bertsoa bota zuen\u00a0kirolari eta teknikarien ordezkari gisa.
\r\n
\r\nHorren ostean Basque Teamek hamar urte hauetan kirol arloan eman duena errepasatzeko unea heldu zen. Momenturik onenak azpimarratu ziren, Maialen Chourraut eta Ander Elosegi piraguisten, Ainhoa Murua triatletaren, Leire Olaberria eta Amador Granados txirrindularien, Pablo Carrera eta Kako Aranburu tiratzaileen eta Patricia Elorza eta Eli Pineko eskubaloi jokalarien adierazpenen bitartez.
\r\n
\r\nOndoren, agurrei eskainitako blokean, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirolaren zuzendaria den Jon Redondok Eguzkilore Urdina eman zien\u00a0aurten goi maila utzi duten kirolariei: Unai Elorriaga txirrindulariari, Maria Lopez de Eguilaz eta Rocio Ybarra hockey jokalariei eta Kiyoshi Uematsu judokari.
\r\n
\r\nEkitaldiaren hurrengo zatian etorkizunera begiratzeko eskaera egin zitzaien\u00a0gonbidatuei. Goi mailako kirolarien laneratzea bultzatzeko hitzarmena Fundazioarekin sinatu duten patronalekin, Quiron Salud bere kolaboratzaile nagusiarekin eta beste erakunde batzuekin batera, \u2018BaloreetanBAT\u2019 proiektua aurkeztu zuen\u00a0Basque Teamek.
\r\n
\r\nProiektu horren bitartez Fundazioak aliantzak eta lankidetza estrategiak sortu nahi ditu enpresa munduan eta hezkuntzan, gizarteak hamar urte hauetan Basque Teamen inbertitu duena bueltan emateko asmoz. Eliteko kirola Euskadiko ezaugarri bereizle bihurtzea da asmoa, kirolaren eta osasunaren inguruko ezagutza bultzatuz eta gizartean aplikatuz, eta kirola bizitza sozialaren ardatz eta elementu dinamizatzaile bilakatuz.
\r\n
\r\nEnpresen munduan, hezkuntzan eta osasunean aukera eta ekimen berriak sortzeko, eta integrazio sozialaren aldeko apustua azpimarratzeko Basque Teamek bost enbaxadore izango ditu: Alberto I\u00f1urrategi alpinista, Maider Unda borrokalaria, Naiara Gomez pirag\u00fcista, Richar Oribe igerilaria eta Eneko Llanos triatleta. Bost kirolariak aukeratu ditu Fundazioak BASQUE TEAM BALOREAK zabaltzeko euskal gizartearen mesederako, partekatutako proiektuen bitartez.
\r\n
\r\nEtorkizunera begiratuta, baloreez gain, Fundazioak ez ditu alboratzen kirol helburuak. Aurten PyeongChangeko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak izango dira Basque Teameko erronka handiena. Atzoko\u00a0ekitaldian neguko kirolariekin grabatutako telebistarako iragarkia aurkeztu zen, baita ETB1en eta ETB2n urtarrilean estreinatuko den \u2018BAT To PyeongChang\u2019 saioa ere.
\r\n
\r\nGala bukatu baino lehen kirolarien lana nabarmendu nahi izan zuen\u00a0Basque Teamek. Kirolari olinpiko onenaren Eguzkilore Zuria Lucas Eguibar snowboardlariari eman zitzaion, kirolari ez olinpikoarena Patxi Peula patinatzailari eta kirol egokituan Jon Santacana eskiatzaileari eta Aitor Francesena surflariari.
\r\n
\r\nKultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren hitzek itxi zuten\u00a0ospakizuna. \u201cBasque Team fundazioak 10 urte betetzen ditu baina oraindik beste asko geratzen zaizkio aurretik. Oraindik lan asko dago egiteko eta horregatik goi mailako kirolean ereiten eta arrakastak jasotzen jarraitzeko animatzen zaituztet. Banatutako kirol-haziak ereiten lagun iezaguzue\u201d eskatu zuen Zupiriak. \u00a0<\/span><\/span><\/p>
","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
Urte hauetan Fundazioak bekatu dituen hainbat kirolari izan ziren ekitaldian eta enpresekin eta hezkuntzarekin lotutako #BaloreetanBAT proiektuaz gain, denboraldi honetako helburu nagusia aurkeztu zen: 2018ko PyeongChangeko Neguko Jokoak Ekitaldian Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru izan zen, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendariak, Maite Iturbe EiTBko zuzendariak eta […]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.fvtm.org\/eu\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1499"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.fvtm.org\/eu\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.fvtm.org\/eu\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fvtm.org\/eu\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fvtm.org\/eu\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1499"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/www.fvtm.org\/eu\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1499\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1504,"href":"https:\/\/www.fvtm.org\/eu\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1499\/revisions\/1504"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.fvtm.org\/eu\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1499"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fvtm.org\/eu\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1499"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fvtm.org\/eu\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1499"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}