es | eu
Twitter Flickr
  

BIZKAI MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VIZCAINA DE TENIS DE MESA

Author Archive


ANIMA ZAITEZ!!!



   Mahai Tenisaren promoziorako Bizkaiko Federazioaren bideoa.


III.PIRAMIDAL FEDERATUA ETA ESKOLARTEKO LIGA



   Asteburu honetan III Piramidal Federatua eta Eskolarteko Ligaren 1. Jardunaldia ospatu dira.

   Ostiralean, Azaroak 24, ESKOLARTEKO Ligaren 1. Jardunaldia ospatu zen Bilboko Errekalde Kiroldegian. Parte-hartze arrakastatsua izan zen, KIMUEN mailako 6 talde eta HAUR mailako 8 talderekin.
   Web orriko ESKOLA KIROLA atalean 1. Jardunaldi honetako emaitzak eta Sailkapenak ikus ditzakezue.

   Igandean, Azaroak 26, III.PIRAMIDAL FEDERATUA ospatu zen Basaurin. 63 kirolarik eman zuten izena eta horren ondorioz LEHEN eta PREFERENTE mailak Artunduaga Kiroldegiko lau mahaitan jokatu ziren, eta BIGARREN eta HIRUGARREN mailak Urbi Kiroldegiko 9 mahaitan.
   FEDERATU PIRAMIDALAK atalean ikus daitezke emaitzak, sailkapena eta Ranking eguneratua.

LALIN EREMUKO TORNEOA

   
   Urriaren 28,29 eta 30an Lalín eremuko Torneoa ospatu zen Galiziako lurretan. Torneo hau estatu mailako torneorako sailkatzeko baliagarria zen eta baita mailen Ranking Nazionalerako puntuagarria ere.

   9 izan dira beraien kategorietan sailkatzea lortu duten jokalariak, Otsailean Valladoliden ospatuko den ESTATU mailako txapelketarako txartela lortuz.

   Hauek dira sailkatu diren jokalari bizkaitarren emaitzak, hauetariko bik podiuma zapaldu zutelarik:
  • Emakumezko Kimuak: Anne Felipe 4. Sailkatua (Basauri)
  • Gizonezko Gazteak: Pedro David Granko 2. Sailkatua (Peñaskal)
  • U23 Gizonezkoak: Adrian Presto 9. Sailkatua (Marpex Beraun)
  • Emakumezko Seniorrak: Alejandra Martin 6.Sailkatua (Gure Talde)
  • 50 Beteranoak: Oskar Gutierrez 1.Sailkatua (Gure Talde)


HASTAPEN JARDUNALDIAK



   Abenduaren 2an hasiko dira 2017/18 denboraldiko hastapen jardunaldiak.

   Jardunaldi hauek Bilboko Rekalde Kiroldegian burutuko dira, hau da helbidea:
            Errekalde-Larraskitu Errepidea, 53, 48002 Bilbo, Bizkaia (BIZKAIA).

   Ordutegia honakoa izatea aurreikusten da:
  • 10:00-10:30 Ikasleei harrera, aurkezpena eta beroketak.
  • 10:30-11:00 Oinarrizko kolpeak azaltzea (agarrea, eskuineko kolpeak, errebesa).
  • 11:00-12:00 Oinarrizko Kolpeak praktikatzeko ariketak mahaietan.
  • 12:00-13:00 Denak mahaietara jokoekin eta partidatxoekin mahai tenisaz gozatzeko.

NAGUSI ERAKUSTOKIA


   Urriaren 20,21 eta 22an NAGUSI 2017 Erakustokian presente izan zen Federazioa.

2 mahai jarri ziren eta nagusiez gain txikienek era mahai tenisaz gozatzeko aukera izan zuten.

Horrez gain, osasunean kirol honek duen onurak azaldu zitzaien bertaratutakoei.