IKER SASTRE
URREZKO DOMINA
Binakako proban Iker Sastrek eta Miguel Angel Toledok lortu zuten domina Jun Lee edo Sung Joao Park korearren aurka 3-2ko emaitzarekin.

Joan den asteartean, hilak 22, egin zuten batzarrean egungo zuzendaritza batzordea berretsi zuten, eta Josu Ocariz Bizkaiko Federazioko presidente berria izateko prozesua amaitutzat eman dute.

Iker Sastre mahai tenis egokituko jokalariak urrats garrantzitsuak ematen jarraitzen du Tokyo 2020rako bidean, Stadskanaalen (Herbehereak) jokatutako Dutch Openean brontzezko domina irabazi ondoren…

Iker Sastre mahai tenis egokituko jokalariak urrats garrantzitsuak
ematen jarraitzen du Tokyo 2020rako bidean, Stadskanaalen (Herbehereak)
jokatutako Dutch Openean brontzezko domina irabazi ondoren. Iker 2016ko
Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoen atarian geratu zen, eta oraingoan ez
du gauza bera gertatzea nahi.
Basque Team-eko bikaintasun-proiektuan kide den jokalariak taldekako
brontzea lortu zuen irailean Suediako Europako txapelketan, eta gaurko
emaitzarekin 2 klasean (gurpil-aulkian dabiltzan kirolariak) Munduko
bederatzi jokalari onenen artean mantentzen da. Datorren urtean
Japoniako hiriburuko hitzordurako plaza lotu nahi du Ikerrek.
Iker Sastre C multzoko bigarren geratu zen Holandako
torneoaren lehen fasean. Final-laurdenetan Miguel Angel Toledo bere
taldekidea gainditu zuen 3-0, baina finalerdietan Stephane Molliens
frantziarraren aurka etsi du (0-3).
“Zapore gazi-gozoa geratu zait, finala jokatzea gustatuko
zitzaidakeen, baina domina bat lortzeko helburua bete dut. Zerrendako 9.
postuari eutsiko diot, eta nire lehiakide hurbilenek posizio batzuk
galdu dituzte. Tokiorako txartela lortzetik gertuago nago, datorren
denboraldiaren hasieraren ziurtatzen ahaleginduko naiz”, azaldu du.
Urte hauetan Fundazioak bekatu dituen hainbat kirolari izan ziren ekitaldian eta enpresekin eta hezkuntzarekin lotutako #BaloreetanBAT proiektuaz gain, denboraldi honetako helburu nagusia aurkeztu zen: 2018ko PyeongChangeko Neguko Jokoak
Ekitaldian Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru izan zen, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendariak, Maite Iturbe EiTBko zuzendariak eta Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzaileak lagunduta